• FRA
  • ESP
  • ENG
Llegada: Salida:

Ingurumena

Donostia (11 km-etara)

Donostia, Espainiako hiririk ederrenetarikoa da, eta 2016. go kulturako hiriburu Europearra aukeratua izan da.

Tradizioa eta modernotasuna, hiri txiki handi honetan elkarrekin bizi dira, Belle Epoque garaiko pintzeladekin. Lehen mailado agenda kulturala du, nazioarteko zinema de Jazz jaialdiekin.

Donostia pintxo-aren munduko hiriburua da gainera. Mundialki oso ezaguna da bere sukalde eta sukaldariengatik. 16 Michelin izar biltzen ditu.

Zarauz (15 km-etara)

Zarautzeko hondartza, Gipuzkoako zabalena da. Bere 2.500 m – ko hedadurak, diziplina anitzeko espazio bihurtzen dute, irudi eta jende desberdinekin.

Familiek, surflariek eta naturako amoranteek, aldi berean parte hartzen dute hondartza honetan. Hiru zonatan banatuta dago: Mendebaldeko muturrean, familiak eta bainulariak ibiltzen dira. Surflarientzat, erdialdea gordetzen da eta ekialdean duna naturalak daude. Flora eta fauna espezie ugarientzat habitat bezela balio dute.

Hondarribia (30 km-etara)

Hondarribia, Euskal kostaldeko Bidasoa ibaiaren bokalen kokatutako hiria da. Oso ondo komunikatuta dago, aireportua du eta kilometro gutxitara Irun hiria aurkitzen da. Bertan nazioarteko tren geltokia dago. Errepide sare oso ona du, Europako gaimerakoekin komunikatzen duelarik.

Bere klima atlantikoa, bai negu bai uda leunengatik bereizten da. Duen hondartza ederra eta kirol azpiegitura bikainekin elkartuta, turismoarentzat oso hiri erakargarria bihurtzen da.

Biarritz (56 km-etara)

Miarritzeko kaleetan zehar, neoprenoz jantzita, bere taula beso azpian daraman surflaria eta negozio gizon bat elkar gurutzatzen ikusteko aukera izando duzu. Irudi oso berezia baina aldi berean erabat arrunta da hiri honetan.

Irekia, kosmopolita, Miarritzek (Euskal kostaldeko perla), estilo nahaste haundi hori darama bere barnean eta muturrik kontrakoenak elkartzen ditu inongo arazorik gabe. Miarritzen, musikak, dantzak, zinemak eta arte plastikoak leku pribilegiatua hartzen dute hiriaren bizitzan.

Iruña (76 km-etara)

Goi mailako bizi kalitate haundia duen hiri modernoa da Iruña. Ongizate, historia, jaiak, paseoak eta oreka, Iruñak ezaugarri guztia hauek batzen ditu.

Iruña eta bere eskualdea, mendiz inguratuta aurkitzen dira. Mendi hauek 1000 m. inguruko altitudea dute. Hiriaren hurbilen hauek aurkitzen dira: San Kristobal (892 m), Kanpamento (528 m), Badostain (590 m), Errakobide (466 m), Santa Luzia (470 m) eta Kaskajo (450 m).

Bilbo (92 km-etara)

Bilbo, milio bat biztanle baino gahiagoko metropoli bateko bihotza da. Bere garraio-azpiegitura garrantzitsuek, Europako gainerakoekin oso ondo konektatzen dute, bai lurrez, bai itsasoz eta baita airez ere.

Guggenheim museo ikaragarria eta Euskalduna kongresu eta musika Jauregia, Bilboko bokazio berriaren erreferente haundi bihurtu dira. Espazio ugari berreskuratzen jarraitzen du herritarren gozamenerako.

Gasteiz (96 km-etara)

Hurbil zaitez Euskadiko hiribua ezagutzera. Gasteizen oraindik bere forua mantentzen dute. Bertan, bere biztanle guztientzat baldintza berberak deklaratzen dira. Hiri garapen modelo bihurtu da. Bizi kalitate haundiko hiria da.

Bertako jendearen abegi onak, bidaiariak, bere hirigintza modernoa, ondare, kultura eta ingurumena ezagutzera erakartzen ditu. Gastronomia sofistikatua eta euskal sukaldaritza tradizionala, primeran konbinatzen ditu eta nola ez Arabako Errioxako salda onenaren legatua da.

Sagardotegiak

Gipuzkoako Sagardo Naturalaren elkartea, 1977. urtean sortu zen. Gaur egun 50 soto edo bodegak osatzen dute. Bere oinarrizko funtzioak, produktuaren sustapena eta elkartekideen interesak defenditzea dira.Azken urteak adierazgarriak izan dira sektorearentzat, beraien profesionaltasuna eta produktuaren kalitatea asko landu dira.

Elkartea osatzen duten sotoak, oso izaera desberdinekoak dira, sagardo produktore txiki eta haundiak, beraz haietako bakoitzaren beharretara egokitu berhar du elkarteak. Gaur egun, sagardotegi guztiak batuz, 10 miloi litro inguru produzitzen dituzte. Behar guzti hauei erantzuteko eta sagardoaren inguruan ekimen berriak sustatzeko, elkarteak Astigarragan du bere egoitza.Bertan heziketa ikasgela, sagardoa dastatzeko lekua… ditu.

Ekimen nagusien artean, estatuko azoketan parte hartzea dago, bertan Gipuzkoako sagardo naturala Euskal Herriko mugetatik kanpo ezaguterazten dutelarik.